igandea, abendua 30, 2012

Euskal Herriko Ibaiak




Ur-mugako mendi kateak bi isurialdetan banatzen du Euskal Herria: 

* Kantauri / Atlantiko aldea: isurialde honetan, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa ia-ia osoak eta Arabako eta Nafarroako zati batzuk kokatzen dira. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura-lan gogorra egiten dute, menditik jaitsi eta itsasora oso tarte laburrean heltzen baitira. Urte osoan dira emaritsuak euriei esker, eta ez dute agorraldi handirik izaten.

*Mediterranio aldeaNafarroako eta Arabako zatirik handienak isurialde horretan sartzen dira. Horko ibaiak bi multzotan banatzen dira:

      1. Pirinio aldekoak: ibai horiek ez dira oso luzeak eta aldapa handia dute. Udaberrian, elurrak
          urtzean, emaritsuak dira, eta udan, ur gutxi eraman ohi dute.

      2. Lautadetakoak: ibai horiek, aldiz, luzeagoak eta aldapa gutxikoak dira. Udaberrian eta
          udazkenean ur-maila altuak izaten dituzte, eta udan agorraldiak.

1 iruzkin:

  1. kaio
    beste eskolako bat naiz baina ikasteko oso ongi etorri zait
    ea azterketa ostiraalean daukat
    komentari polita ezta

    ErantzunEzabatu