osteguna, otsaila 28, 2013

Gosari bihotz-osasungarria (5B)


Aurreko asteko ostiralean, otsailaren 22an,  “Bihotz Bizi” elkartearen laguntzarekin, gosari osasuntsua egin genuen ikastolako jantokian.

Gosari osasuntsuak erredimendu fisiko eta intelektuala hobetzeaz gain, elikadura orekatua eta pisua mantentzen eta kontrolatzen laguntzen du. Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da eta familian gosaltzea da onena.






Hasteko bideo bat ikusi genuen eta bertan, gosariak izan behar dituen elikagaiak ikasi genuen: zerealak, fruta, esnekiak, oliba, hestebeteak eta extrak dira.

Gure gosaria honakoa izan zen:

  • Indioilarra ogitarteko (honekin zerealak eta hestebeteak jan genituen, zerealak hesteen funtzionamendu zuzena mantentzen laguntzen du), ogitartekoari oliba olioa bota genion (honek kolesterol ona igo eta bihotzeko gaitzak saihesten laguntzen du).
  • Esnea eta esnea kakaoarekin izan genuen edateko. 
  • Sagar bat ere hartu genuen. Fruta osoa hartzea zukua baino gomendagarria da,  zukuak fibra ugari galtzen dituelako. Frutak bitamina eta mineral asko ditu.
Extrak ere har ditzakegu, noizean behin, fruitu lehorrak, eztia, txokolatea...

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.corazonvivo.com


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina