astelehena, abendua 16, 2013

Johann Strauss semea

BIOGRAFIA
Johann Strauss semea (Viena, 1825 - 1899). Austriar musikagilea. Bere aitak ez zuen nahi bera musikagilea izatea, horregatik ezkutuan ikasi zuen biolina jotzen. Aitak familia utzi zuenean hasi zen bere karrera musikala, 17 urte zituela. 19 urte zituela lehen aldiz orkestra bat zuzendu zuen. Bere aita hil zenean bere jarraitzaileak aitaren orkestrarekin elkartu zituen. Europan zehar hainbat itzuli egin zituen bere musika ezagutzera emanez. 1876an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen lehen aldiz, bere lanak jotzera. Bereziki balsak konposatuz egin zen famatu; horien artean ezagunena Danubio Urdina da ezagunena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina