astelehena, martxoa 24, 2014

Espirometroa

Materiala:

- Balde handi bat
- Plastikozko ur botila handia
- Gomazko hodia
- Ura


Nola egin:  Lehenengo plastikozko botila urez bete dugu, ondoren hodiaren punta bat barruan eta beste bat kanpoan duela, urez betetako botila urez betetako baldean buruz behera jarri dugu.  Gero, kanpoan geratu den hodiaren puntatik ahalik eta aire gehien bota dugu.

Gertatuko ondorioak: Arnasa bota dugunean botila hutsitu egin da , gure birikietako aireak botila bete duelako. Ikusi dugunez guztiok ez dugu aire kantitate bera botatzen.

20140218_102133.jpg              20140218_102534.jpg


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina