asteartea, apirila 29, 2014

Newwtonen sagarra, ilargia eta grabitatea

Aristotelesen itsasontzia bezain ospetsua da Newtonen sagarra ere.
Isaak Newton Ingalaterran jaio zen, 1642. urtean, Galileo Galilei (beste zientzialari ospetsu bat) hil zen urte berean.
Zientzialaria, filosofoa, fisikaria, alkimista eta matematikaria izan zen Newton. Asko eta ondo pentsatzen zuen gizona zen.
Kontatzen dutenez, zuhaitz baten azpian etzanda zegoela, aurrean zeukan sagarrondotik sagar bat erortzen ikusi zuenean asmatu omen zuen grabitate unibertsalaren legea.
Isaak Newtonek, pentsatuz eta pentsatuz, esan omen zuen bere kolkorako: "Sagarra lurrera erakartzen duen indar bera da Ilargia Lurrari lotzen diona".
Newtonek zioen, sagarra zuhaitzetik erorarazten zuen indarra grabitatea zela. Orduan, zergatik ez da Ilargia Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita?
Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al digu?

Aristoteles-en usteak erdiak ustel?


Aristoteles orain dela bi mila eta ia laurehun urte jaiotako filosofoa eta jakintsua izan zen. Hark esandako hainbat eta hainbat gauza mila urte baino gehiagoan egiatzat hartu ziren, eta benetakoak balira bezala irakatsi.

Aristotelesek uste zuen Lurra biribila zela, eta hori frogatzeko, hiru arrazoi eman zituen:
  1. Izarrak ez dira munduko leku guztietan altuera berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.
  2. Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.
  3. Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenengo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta, azkenean, ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurra biribila da, zalantza izpirik gabe.
Arrazoi horietako bat zalantzan jartzeko modukoa dela iruditzen al zaizue? Zergatik?
Aristotelesek eman zituen hiru arrazoietatik zein izango ote da erabakigarriena? Zergatik?

astelehena, apirila 07, 2014

Haztearen "abantailak"

Haztearen “abantailak” izeneko bakarriizketa grabatu dugu LH 6 Ako ikaslek. Alaitz izeneko neskato baten burutazioak kontatzen dira bertan eta, haiek, ironiaz, algaraka, haserre, pentsakor… interpretatzen saiatu gara. Bakarrizketa luze samarra denez,

 lau zatitan banatu dugu, eta zati bakoitza talde baten esku geratu da. Ea gustukoa duzuen.

Leire, Nerea, Maialen (1. zatia)

Paul, Asier, Iker, Ander Z. (2. zatia)

Maddi, Irati, Garazi (3. zatia)

Mikel, Aitor, Markel, Ander D. (4. zatia)