asteartea, apirila 29, 2014

Aristoteles-en usteak erdiak ustel?


Aristoteles orain dela bi mila eta ia laurehun urte jaiotako filosofoa eta jakintsua izan zen. Hark esandako hainbat eta hainbat gauza mila urte baino gehiagoan egiatzat hartu ziren, eta benetakoak balira bezala irakatsi.

Aristotelesek uste zuen Lurra biribila zela, eta hori frogatzeko, hiru arrazoi eman zituen:
  1. Izarrak ez dira munduko leku guztietan altuera berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.
  2. Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.
  3. Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenengo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta, azkenean, ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurra biribila da, zalantza izpirik gabe.
Arrazoi horietako bat zalantzan jartzeko modukoa dela iruditzen al zaizue? Zergatik?
Aristotelesek eman zituen hiru arrazoietatik zein izango ote da erabakigarriena? Zergatik?

4 iruzkin:

  1. Ez dago arrazoirik zalantzan jartzeko danak ondo argumentaturik daudelako. Gure ustez erabakigarriena lehenengoa da zeren eta bigarrena baino eta hirugarrena baino hobeto demostratu ahal delako. Hau da: izarrak egunero ikusi ahal direlako eta ilargi eklipsea gutxitan ikusi ahal delako.
    Asier Artaraz, Mikel Etxebarria eta Paul Iparragirre

    ErantzunEzabatu
  2. Gure ustez ez da zalantzan jartzekoa. Arrazoi guztiek zentzua dutelako.
    Lehengoa da erabakigarriena egia esaten duelako.

    Nerea, Iker, Maddi eta Markel.

    ErantzunEzabatu
  3. Bai, 3.Aurrekoa ikusten delako lehengo.
    1, iruditzen zaigu erabakigarriago 2 eta 3 baino.
    LEIRE B., ANDER D. eta ANDER Z.

    ErantzunEzabatu
  4. Ez dago zalantzan jartzeko arrazoirik, guretzako denak egia direlako.
    Gure ustez lehen arrazoia argiena da, izarrena, zeren eta, lurra laua balitz izarrak beti berdinak ikusiko lirateke.
    IRATI, AITOR, MAIALEN ETA GARAZI.

    ErantzunEzabatu