Aristotelesen itsasontzia bezain ospetsua da Newtonen sagarra ere.
Isaak Newton Ingalaterran jaio zen, 1642. urtean, Galileo Galilei (beste zientzialari ospetsu bat) hil zen urte berean.
Zientzialaria, filosofoa, fisikaria, alkimista eta matematikaria izan zen Newton. Asko eta ondo pentsatzen zuen gizona zen.
Kontatzen dutenez, zuhaitz baten azpian etzanda zegoela, aurrean zeukan sagarrondotik sagar bat erortzen ikusi zuenean asmatu omen zuen grabitate unibertsalaren legea.
Isaak Newtonek, pentsatuz eta pentsatuz, esan omen zuen bere kolkorako: "Sagarra lurrera erakartzen duen indar bera da Ilargia Lurrari lotzen diona".
Newtonek zioen, sagarra zuhaitzetik erorarazten zuen indarra grabitatea zela. Orduan, zergatik ez da Ilargia Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita?
Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al digu?
Espazioan dagoelako, eta espazioan ez dagoelako grabitaterik.
ErantzunEzabatuBerak aurkitu zuelako grabitatearen legea.
IRATI,AITOR, MAIALEN ETA GARAZI.
Espazioan ez dagoelako grabitatea.
ErantzunEzabatuNewton-en sagar bat jausi zitzaionean konturatu zen lurrak berantza egiten du indarra. ANDER Z., ANDER D. eta LEIRE B.
Ilargia ez da jausten bere grabitate indar propioa daukalako, horren adibide argia itsasoak dauzkan gorabeherak dira. grabitatea lurrak nukleora daukan erakarpen indarra da iman bat bezala.
ErantzunEzabatuAsier Artaraz, Mikel Etxebarria, Paul Iparragirre
Ilargia ez da erortzen Lurrera ezpazioan ez dagoelako grabitaterik.
ErantzunEzabatuNewton-ek zuhaitzeko sagarra lurrera erortzen ikusi zuenean pentsatu zuen lurraren barneko nukleoak gauzak erakartzeko indarra duela.
Nerea, Iker, Maddi eta Markel.